Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Iratxoko Botxa Txapelketako finalerdiak eta finalak jokatu ziren Irurtzungo Iratxo elkarteko botxategian. Botxa petanka antzeko joko tradizionala da, Irurtzunen zale asko dituena. Igande arratsaldean jokatutako finalean Lirainak taldeak (Santos Iragi, Julen Iragi eta Markel Moreno) izan ziren garaileak, 20-8 irabazi baitzieten Martin Legarrak, Marisa Garciak eta Jose Luis Viñasek osatutako taldeari. Hirugarren Gazteria taldea sailkatu zen, eta laugarren Kongelados. Giro oso ona izan zen finaletan, ikusle dezenterekin, partidak jokatzen ziren bitartean auzatea antolatu baitzuten Iratxokoek. Ondoren sari ematea izan zen. Uztailaren erdialdean Bakarkako Botxa Txapelketa hasiko da, eta abuztuaren bukaeran ume eta gazteen txapelketak.