II. Anboto kilometro bertikalean sakandarrak fin

Guaixe 2009ko ekainaren 22a

Brinean elkarteak antolatutako II. Anboto kilometro bertikala atzo jokatu zen, Urkiolako parke naturalaren bihotzean. 188 mendi korrikalarik hartu zuen parte, Atxondoko Arrazola auzoan hasi (239 metro) eta Anbotoko tontorrean (1.331m) despeditu zen 3,8 kilometroko metroko proba gogorrean, tartean sakandarrak. 1.092 metroko desnibela zuen probak, eta Akitaniako Didier Zago korrikalariak sekulako erakustaldia eman zuen, 38 minutu eta 36 segundotan heldu baitzen Anbotora, Jessed Hernandez bigarrenari minutu eta 5 segundoko aldea atereaz eta Agusti Roc hirugarrenari minutu eta 6 segundo atereaz. Faborito nagusien gainetik gailendu zen Akitaniakoa, sorpresa itzela emanez. Emakumezkoetan Ohiana Kortazar nagusitu zen (49:41). Sakandarrek lan polita egin zuten. Angel Arrieta uhartearra 26.a izan zen (47:04), haren anaia Jon Arrieta 28.a (47:08), Jose Luis Beraza uhartearra 28.a (48:26); eta Ipe Lizarraga irurtzundarra 115.a (57:25). Ildo honetan, irailaren 20ean Aralar Mendi Taldeak Beriaingo I. Kilometro Bertikala antolatuko du, Uharte Arakildik (471m)  Beriainera (1.494 m) doan proba, 1.020 metroko desnibelekoa, eta badirudi zita horretarako bikain prestatu nahi direla uhartearrak.