Gazteei herritik gehien edo gutxien gustatzen zaiena

Guaixe 2009ko uztailaren 8a

Irurtzungo diagnosia egiteko adin guztien herritarren iritzia jasotzea garrantzitsua jo denez, 12 eta 16 urteko gaztetxoen iritzia jasotzeko jarduera egin zen. Horretarako aurreko hilaren 18an gaztetxo taldeen artean argazki kamerak banatu zituzten. Gazteek gogoko dituzten lekuak, gutxien gustatzen zaiena, faltan nabaritzen dutena, egoten diren tokiak eta bestelakoei argazkiak egin behar zizkioten. Gazte taldeen artean 16 kamera banatu zituzten eta bi orduko epean bueltatu behar zituzten. Kameren edukia errebelatu ondoren, garagartzaroaren 27an, kultur etxean, parte hartu zuten gaztetxoetako batzuk bildu ziren eta argazkiak proiektatu zituzten. Irudiak zergatik atera zituzten azaldu zuten bertaratutakoek. Hala ere, gazte gehiagoren iritzia jaso asmoz, argazkiak igerilekuan jartzeko asmoa dago, jendeak haien azpian duen iritzia idatz dezan. Jarduera hori aurrera eraman dute Irurtzungo diagnosi parte hartzailearen, Irurtzun eta eskualdeko herrien 12 eta 17 urte bitarteko gazteen diagnosia eta ikerketa egiten ari den pertsona eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzua.