Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Pilota Federazioak eta Nafarroako Kirol Institutuak antolatutako Nafarroako lau t´erdi ofizialean Frontiseko pilotariak aritu dira. Atzo eguerdian jokatu zen final handia, Labrit pilotalekuan. Partida borrokatua aurreikusten zen, esperientzia alde zuen Jorge Nagoreren eta aurten sekulako denboraldia egin duen Ander Antxiaren artekoa. Jorge Nagorek kaiolan espezialista hutsa izaten jarraitzen duela demostratu zuen. Hasieratik hasi zen gailentzen, eta aurten Frontiseko onena izan den Ander Antxia menpean hartu zuen. Nahiz eta sakez mina egin, Irurtzungoak joko luzearekin egin zion min gehiena Antxiari, eta partida izugarri gogortu zuen. Antxiak nekatu itxura zuen, egin duen sekulako denboraldiaren ondorioz, akaso. Azkenean 22-15 gailendu zen. Antxia baino askoz gehiago izan zen Nagore, eta txapela jantzi zuen. Finaleko jaialdia zabaltzen zuen partidan, Alvaro Gomezi eta Gorritiri 17-22 irabazi zieten Amantegik eta Garmendiak.