Piraguetan murgiltzeko aukera

Guaixe 2009ko uztailaren 21a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Bordatxoko Aurraun Taldearen eta Irurtzungo Udalaren laguntzarekin, piragua ikastaroa antolatu du. Ikastaroa Irurtzungo igerilekuetan izanen da, abuztuaren 3tik 7ra bitartean, 20:00etatik 21:30era, igerilekuetako ohiko ordutegitik aparte. Alain Pellejero izango da piragua ikastaroko monitorea. Piraguei buruzko teoria eta praktika uztartuko ditu Pellejerok, eta landuko duen metodologia, bereziki, jolasen bidezkoa izanen da. Inskripzioa zabalikIzena ematea zabalik dago, uztailaren 31era arte. Horretarako Mankomunitateko Kirol Zerbitzura jo behar da edo 948 464 866 telefonora deitu. Sakandarrek izango dute lehentasuna, eta izena ematen duten lehenengoek. 25,9 euro ordaindu beharko dira Euskadiko Kutxako 3035 011693 116.0.00332.8 kontu zenbakian.