Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Heldu den astean Irurtzungo igerilekuetara doazen gazteek haiei zuzendutako hainbat jarduera "atsegin eta dinamiko" izanen dituzte. Drogamenpekotasun Prebentzio eta Gazteria teknikariek antolatu dituzte jarduera horiek, eta gazteak parte hartzera animatu nahi izan dituzte. Biak ere Irurtzun eta eskualdeko gazteen egoera eta beharrak zein diren aztertzen ari dira, gero horiei erantzuna eman ahal izateko. Horregatik, heldu den astean Irurtzungo igerilekuan zenbait ekintza antolatu dituzte gazteen iritzi, ideia eta proposamenak jaso eta horiek kontuan hartuak izan daitezen. Gazteendako arratsalde ederra pasatzeko gonbitea egina dago, beraz. Adina Eguna eta ordua12-15 urte arteko neskak Astelehenean, 17:00etan12-15 urte arteko mutilak Asteazkenean, 17:00etan16-18 urte arteko neska mutilak Ostegunean, 17:00etan