Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
MRA Navarra taldeak Rafael Ferreira Da Silva "Parrel" jokalaria fitxatu du. Italiar eta brasildar jatorria du jokalariak, 25 urte dauzka eta Benicarlo taldean aritu izan da bi denboralditan. Egun Brasilgo Maringa taldean aritzen zen, Malwee taldetik pasa eta gero. Ferreira Brasilgo selekzioarekin internazionala eta 21 urtez azpiko jokalari onena izan zen. Italiako nazionalitatea lortu eta gero Parrel ezizena hartu zuen eta Roma taldean bi denboraldi bikain egin zituen, Benicarlón aritu baino lehen. Italiako selekzioarekin ere internazionala izan zen. MRAko entrenatzaile Imanol Arregiren esanetan, hegaleko jokalaria da Parrel, "erasotzaile petoa, buruz buruko jokoan espezialista eta oso esplosiboa".