Botxen asteburua Irurtzunen

Guaixe 2009ko irailaren 9a

Irurtzungo Iratxo elkarteko botxategia lanez lepo dago. Abuztuaren bukaeran Haurren Botxa Txapelketa bukatu eta gero, irailaren 1ean Binakako Botxa Txapelketa jarri zen jokoan. Guztira 11 bikote ari dira lehian eta finalak ostiralean, hilaren 12an jokatuko dira. Eta larunbat eta igandean Elkarteen Arteko hirunakako Botxa Txapelketaren txanda helduko da. Hortaz, botxalariak ez daude aspertzeko moduan. Binakakoa ostiralean erabakiko daJakina denez botxa petanka antzeko joko tradizionala da. Puri-purian dagoen Binakako Iratxo Botxa Txapelketan lehian dauden bikoak ondokoak dira: Joselu-Martin, Xabier-Alicia, Julen-Santos, Josune-Mikel, Markel-Egoitz, Txeli-Tere, Lorea-Mari, Marivi-Pakita, Javi-Unai, Alfredo-Asun eta Asensio-Kontxi. Irailaren 1ean hasi ziren lanean eta egunero-egunero jokatu dira partidak, 15 tantora, eta biko onenak finalerdietarako sailkatuko dira. Hain zuzen ere txapelketa ostiralean, hilaren 11n erabakiko da. Lehen finalerdia 19:00etan jokatuko da, 19:45ean bigarrena, eta 20:30ean final handia. Txapeldunek gaztak jasoko dituzte sari eta txapeldunordeek txorizoak. Hiru elkarteetako taldeak botxanLarunbata eta igandean Elkarteen Arteko Iratxo Botxa Nagusia izanen da jokoan. Hiru elkarteetako taldeak ariko dira lehian: Irurtzungo Iratxokoak, Berriozarrekoak eta Txantreakoak. Irurtzundik bost talde ariko dira: Lirainak, Martin-Jose Luis-Marisa, Gazteria, Tximeleta eta Desesperados. Berriozarretik lau: Elkar-jai (Mikel-Erreka-Lur), Larra Suge (Iker-Josu-Nerea), Berriozar 1 (Angel Mari-Roberto-Joxean) eta Berriozar 2 (Asier eta konpainia). Eta Txantreatik bi talde, Txantrea 1 eta Txantrea 2. Larunbateko saioko partidak arratsaldeko lauretan hasiko dira eta gaueko hamarretan jokatuko da azkena. Finalerdiak igandean jokatuko dira, 18:00etan eta 19:00etan, eta final handia 20:00etan hasiko da. Ondoren sari ematea eta afariaren txanda helduko da. Haurren txapelketa arrakastatsuaIratxo elkarteak Haurren Botxa Txapelketa Euskaraz lehiaketa antolatu zuen abuztuan Iratxo elkarteko botxategian. Hiru kidez osatutako sei taldek eman zuten izena, eta lehenik eta behin botxa ikasten aritu ziren eta ondoren lehiatzen. Abuztuaren 28an bukatu zen haur txapelketa. Sailkapena: 1.    D taldea (Andrea-Marta-Unai): 8 (1,81) puntu2.    A taldea (Julen-Irati-Haizea): 8 (1,48) puntu3.    C taldea (Lorea-Uxue-Nahia): 8 (1,21) puntu4.    F taldea (Jordano-Xabi-Pap.): 4 puntu5.    B taldea (Miren-Ane-Enara): 2 puntu6.    E taldea (Anel-Alex-Jose): 0 puntuLehen bi postuetan sailkatu ziren taldeak - D eta A - Berriozargo gaztetxoeen taldeekin aritu ziren botxetara larunbatean eta igandean. Jardunaldi ederrak eta politak izan ziren.