Mikel Okiñena VI. Artea eta Kirola Bienalean hirugarren

Guaixe 2009ko irailaren 6a

Urteko atsedenaren ondoren, atzera ere Kirola eta Artea Biurtekoa antolatu du Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirol Institutuaren bidez. Kultura eta kirola uztartzeko helburuarekin sortu zen arte lehiaketa. 6. edizioa da aurtengoa. 40 artistak eta 7 kirolarik parte hartu dute edizio honetan, denera 67 artelan aurkeztuz, 54 margolan, 12 eskultura eta grabatu bat. Lehiaketara aurkeztutako artistek kirola hartu behar zuten gaitzat eta kirolari edo teknikoek, berriz, libre zuten gaia. Hiruna sari zeuden kategoria bakoitzean, baina aurkeztutako lanen maila ona ikusita, bi hirugarren sari banatu ziren. Irurtzunen bizi den Mikel Okiñena Etxeberriarendako izan zen horietako bat. Artista sakandarrak 1.500 euro jaso zituen Bigarren bidea lanagatik. Manuel Escartinen Unplugged lana izan zen irabazlea. Kirolarien kategorian, hutsik geratu zen lehen saria. Bigarrena, berriz, Manuel Jesus Bermejok irabazi zuen. Saritutako lanak jendaurrean jarriko dituzte sarri, erakusketa batean. SariakArtistak1. Manuel Escartin     4.000 euro2. Jesus Javier Arrastia    2.500 euro3. Mikel Okiñena    1.000 euro3. Txon Pomes    1.500 euroKirolariak1. Hutsik2. Manuel Jesus Bermejo    1.200 euro3. Mintxo Ilundain    800 euro