Udalak euskara ikasteko diru-laguntzen deialdia egin du

Guaixe 2009ko irailaren 7a

Euskara ikasteak sortzen duen gastua hein batean finantzatzeko asmoz, Irurtzungo Udalak diru-laguntza deialdia egin berri du. Irurtzungo Udalak 3.200 euro baliatuko ditu diru-laguntza horietarako, eta jakinarazi du asmo berarekin beste erakunde batzuk emandako laguntzekin bateragarria dela. Iazko iraila eta aurtengo agorrila bitartean euskara ikasteko ikastaroren bat egin duten irurtzundarrek udalari diru-laguntza eskatzeko aukera izanen dute. Laguntza jasotzeko bete beharreko baldintzak 16 urtetik gora izatea eta Irurtzunen erroldatuta egotea dira. AgiriakInteresatuek haien eskaerak urriaren 15era arte aurkez ditzakete Irurtzungo udaletxean. Eskaerarekin batera, honako agiriak aurkeztu behar dira: nortasun agiriaren kopia; ikastaroa antolatzen duen erakundeak izenpeturiko dokumentua; matrikularen ordainagiria; banku-libretako lehen orriaren fotokopia; eta euskaltegiak egindako asistentzia-agiria (eskola ordu guztien %80 gutxienez). Langabetuek Seguritate Sozialak emandako bizitza laborala izeneko agiria aurkeztu ahalko dute.