Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak, agorrilaren 24ko bilkuran, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari baimena eman zion Adania Patrimonio SL merkataritza-enpresarekin 505.050 euroko urte askotako gastu-konpromisoa egiteko. Enpresa hori Irurtzunen babes ofizialeko 27 etxebizitza egiten ari da, kasuan kasuko garajeekin eta trastelekuekin, errentamendu-araubide berezian jartzeko. Enpresak diru hori bi zatitan jasoko du. Aurten Nafarroako Gobernuak 252.529,15 euro ordainduko dizkio. Errentamenduaren sustatzaileak behin betiko kalifikazioa lortzen duenean, 2011n, gainontzeko 252.529,14 euroak ordainduko dizkio. Bestalde, Departamentuak etxebizitzen gehieneko prezioaren %15 ordainduko du.Herria kalearen eta igerilekutara doan errepidearen ondoko lur-sail batean jasotzen ari dira etxebizitza horiek. Uda hasieran hasi ziren lanak eta 2010eko urte akaberarako etxeetan sartzeko moduan izatea aurreikusten da. 20 urtez kudeatuko ditu enpresak eta denbora hori pasata, jendeak jarraitzen badu babestutako etxebizitza izaten jarraituko du. 27 etxebizitzaZortzik gela bakarra izanen dute eta gainontzeko 20ek bina gela. Horretaz gain bakoitzak traste-lekua eta garaje plaza bana ere izanen du.