Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxean hasi zuen liga MRA Navarrak. Bartzelona zuen arerio Irurtzungo taldeak, eta nahiz eta partida ona jokatu eta irudi oso ona eman, galdu egin zuen MRAk, Bartzelonak arbitroen akats pare bat aprobetxatuta hiru puntuak bereganatu eta gero. MRAk bere tokia aurkitu zuen kantxan. Abiadura bizkortu eta Bartzelonako atea eraso zuen behin eta berriz, eta horrela lortu zuen lehen gola Jesulitok, jaurtiketa bikain baten ondoren. Bartzelonak berehala berdindu zuen eta atsedenaldia baino lehen partidako jokaldirik polemikoena heldu zen: Bartzelonako Javi Rodriguezek bere kontrako sarrera exageratu eta gero arbitroak penaltya seinalatu eta Rodriguezek berak jaurtiki zuen penaltya, 1 eta 2koa ezarriz.Emaitza injustuaBigarren zatian arbitroak ez zuen ikusi Araçari egindako sarrera gogorra, eta ez zuenez penaltya seinalatu Pabilioi Unibertsitarioko zaleen txistuak etengabeak izan ziren. Hortaz, ez zen penalty bat seinalatu baina izan zena ez zuen ikusi. Eta segidan, gainera, Bartzelonako Igorren gola heldu zen. 1-3. MRAko Javi Eseverrik atezain-jokalari lana egin zuen partida bukaeran, eta 2-3koa sartzea lortu zuen. MRAko gizonak maila onean dagoela demostratu zuten, baina horrela despeditu zen partida. Imanol Arregi entrenatzaileak ez zutela galtzea merezi izan aipatu zuen partida bukaeran. "Taldea asko gustatu zait eta esfortzu oso handia egin dute. Emaitza ez da justua izan eta arbitroak okertu dira. Nolanahi ere lanean jarraituko dugu, taldeak aurpegia eman duelako eta ongi ibili direlako" aipatu du teknikoak. Segovia aurkariOhorezko mailako liderra El Pozo Murcia da, hiru punturekin. MRA Navarra hamargarrena da, punturik gabe. Larunbatean Segovian jokatuko du Irurtzungo taldeak, Pedro Delgado pabilioian 18:30ean hasiko den partidan, hamalaugarrena den Caja Segoviaren kontra. Ea lehendabiziko puntuak heltzen diren.