Botxa denboraldiari agur

Guaixe 2009ko irailaren 16a

Binakako Txapelketan Xabier Goñi eta Alicia Navarro nagusitu ziren eta Elkarteen artekoan Iratxo elkarteko TximeletaAsteburu honetan bukatu da petanka antzeko joko tradizionala den botxa jokoaren denboraldia. Binakako Iratxo Botxa Txapelketan hamaika bikote aritu dira lanean irailaren hasieratik, eta ostiralean txapelketako final handia hartu zuen Irurtzungo Iratxo Elkarteko botxategiak. Xabier Goñi eta Alicia Navarro izan ziren txapeldunak, finalean Julen eta Santos Iragi menpean hartu eta gero. Giro ederrean, txapeldunek gaztak jaso zituzten opari eta txapeldunordeek txorizoak. Larunbata eta igandean Elkarteen Arteko Iratxo Botxa Nagusiaren txanda izan zen. Azkenean bi elkartetako taldeak aritu ziren lehian: Irurtzungo Iratxokoak eta Berriozarrekoak. Irurtzundik bost talde aritu ziren: Lirainak, Martin-Jose Luis-Marisa, Gazteria, Tximeleta eta Desesperados eta Berriozarretik lau: Elkar-jai (Mikel-Erreka-Lur), Larra Suge (Iker-Josu-Nerea), Berriozar 1 (Angel Mari-Roberto-Joxean) eta Berriozar 2 (Asier eta konpainia). Bada, Iratxokoak izan dira txapelketako jaun eta jabeak, Tximeleta taldea gailendu baitzen (Pakita Arruabarrena, Alicia Navarro eta Mikel Goldarazena), finalean Lirainak taldea menpean hartu eta gero (Santos eta Julen Iragi eta Markel Moreno). Antolatzaileak pozik zeuden, giroa eta partehartzea ederra izan zelako, eta irabazleak zer esanik ez. 2009 denboraldiko botxa txapelketak kontuan hartuta, hirunakako txapelketan Lirainak taldea gailendu zen, binakakoan Alicia eta Xabier, banakakoan Jose Luis eta elkarteen artekoan Tximeleta.