Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kirolariak begi bat tapatuta areto futbolean eta gurpildun aulkian saskibaloian ariko diraLarunbatean, hilak 26, 17:30ean Irurtzungo kiroldegianASDIRE LARRAKIL elkarteak (Asociacion de Discapacitados Reunidos Larrakil) gabeziaren bat duten pertsonen beharren berri eman, eta bailaran gai honen sentsibilizazioa egitea helburu duen elkartea da. Horretarako makina bat erakusketa, ekitaldi eta beste antolatzen dituzte. Asmo berarekin bihar, irailaren 26an, larunbatarekin, Kirola eta Minusbaliotasuna izeneko jardunaldia antolatu dute Irurtzungo kiroldegian, 17:30etik aurrera. Bi partida egonen dira jokoan, areto futboleko bat eta saskibaloiko beste bat. Areto futbolaren kasuan Xotako gazteak ONCE Pamplona taldearen kontra ariko dira, baina begi bat tapatuta dutela. Segidan saskibaloian ariko dira Irurtzungo taldeak, hiruko taldeak osatuta, baina gurpildun aulkietan daudela. Gabeziaren bat duten pertsonen tokian jartzea da helburua. Bukaeran ikusleek aipatu ekitaldietan parte har dezakete.