Ikastaroak aukeran

Guaixe 2009ko irailaren 22a

Gorputz jarduera eta aisialdiko ikastaroen ikasturte berria ireki berri du Irurtzungo Udalak. Urritik maiatzera arte, eskaintza zabala dute herritarrek: eskulanak, marrazketa eta pintura, antzerkia, norberaren ezagutza eta hazkundea, arropa berrerabiltzea eta oinarrizko sukaldaritza (euskaraz), mantentze gimnasia (goiz edo arratsaldez), aerobic, pilates (goiz eta arratsaldez) eta yoga dute aukeran. Ikastaroek gutxieneko eta gehieneko mugak izanen dituzte. Lehentasuna izanen dute Irurtzunen erroldatuta daudenek.Izen-emate epera irekita dago, irailaren 28ra arte. Irurtzungo udaletxean eginen dira inskripzioak. Informazio gehiago behar duenak, jo dezala herriko kultur etxera (948 600 412 telefonoa).