Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urriaren lehen ostiralarekin batera mustuko dute Irurtzunen antzerki zikloa. Lau astez jarraian, asteburuari hasiera bikaina emateko aukera dute arakildarrek, 3 euroko sarreraren truke. Irurtzungo kultur kontseiluak antolatu du gazte eta helduendako antzerki zikloa, Irurtzungo Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren Artea eta Kultura programaren laguntzarekin. Gaur irekiko ditu ateak antzerki zikloak, Txalo taldearen Ate joka! antzezlanarekin. Ez da erraza bikoteen arteko elkarbizitza, ezta lagunen artekoa ere. Agerian utziko dute hori antzezlanean Iker Galarza, Sara Cozar eta Joseba Usabiaga aktoreek. Komedia arin eta entretenigarria eskainiko dute Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean. Gaur, 21:30ean, Irurtzungo kultur etxean. Sarrera: 3 euro.