Berdinketak garaipenaren zaporea izan zuen

Guaixe 2009ko irailaren 29a

Partida bukatzeko zortzi minuturen faltan bazirudien Santa Coloma garaile izango zela, baina MRA Navarra Xotak duen garra eta indarra atera eta minutu eskas horietan partida berdintzeko eta markagailua iraultzeko gai izan ziren. Imanol Arregik atezain-jokalari formula erabili zuen eta taldeak erantzun zuen: bandatik etengabe erasotzen hasi eta nahiz eta hasieran ez asmatu, Jesus, Javi Eseverrik eta Cukok hiruna berdintzea lortu zuten. Horrela, denboraldiko lehen puntua eskuratu zuten MRA Navarra Xotakoek. Imanol Arregi entrenatzailea kontentu zegoen taldeak izandako erantzunarekin. "Egoera oso konplikatua genuen eta puntu honek zapore gozoa dauka" zioen irurtzundarrak. Arregik uste du berdinketa honekin taldeak konfiantza hartuko duela. Inter Movistarren zainEl Pozo Murcia da liderra, 9 punturekin eta MRA Navarra 14.a da, puntu batekin. Asteburu honetan arerio gogorra du MRAk: sailkapenean bigarrena den Inter Movistar talde ahaltsua. Partida konplikatu hau ostiralean jokatuko da, 20:30ean, Iruñeko Pabilioi Unibertsitarioan. Ea aurreko hasteko jarrera berberarekin hiru puntuak pilatzea lortzen duten. Lacturale, babesle berriaEtxeberriko SAT Lacteos Belate izango da MRA Navarra Xotaren babesle berria. Lacteos Belatek Behi-esne Ekoizpen Integratua ekoizten du eta komertzializatzen dituen produktuen artean Lacturale eta Igara esneak daude.