Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Itxipuru Taldearen udazkeneko elkartasun azoka etzi izanen da, 18.a. . Igandean Irurtzungo plazatik pasatzen denak liburu, arropa, elektrotresna eta bestelako objektuak erosteko aukera izanen du. Guztiak ere bigarren eskuko objektuak dira eta haiek berrerabili nahi dituenak diru gutxiren truke eskuratzeko aukera izanen du. Azokaren aurretik, aurreko larunbatean elkartasun afariak 48 pertsona bildu zituen Iratxo elkartean eta egitasmorako 671 euro bildu ziren. EgitasmoaOraingoan bildutako dirua Brasilgo Fortaleza hiriko Barra de Ceara auzo populatu eta behartsura bideratuko da. Jendea pilatuta bizi da toki prekariotan, beharrezko baliabiderik gabe. Itxipururen bidez lagunduko den egitasmoak gizarte eta famili arrisku egoera larrian duten 7 eta 18 urte bitarteko neskatoren egoera hobetzea da, abusua, esplotazioa edota sexu-turismoa pairatzen baitute. Eta, horrekin batera, pobreziatik eratorritako tratu txar psikologiko eta sexualak, sexu harremanen bidez kutsatutako gaixotasunak, droga trafikoa eta kontsumoa, haurdunaldi goiztiarrak eta beste ere ohikoak dira. Prestakuntza eta erantzun osoa eman asmoz aterpe bat martxan jarri nahi da. Haren bidez 100 neskatoren oinarrizko etxebizitza, osasun eta hezkuntza beharrak ase nahi dira. AzokaIgandean, Irurtzungo plazan, 10:00etatik 14:00etara.