Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iraila akaberan Irurtzungo alkatea Ingurumen Ministerioan izan zen, eta han Garapen Jasangarriko Departamentuko zuzendari nagusi Jesus Casas Grande eta Mª Angeles Soria zuzendari teknikoarekin bildu zen. Artadiko tunelaren inguruan egindako ikerketa teknikoen berri eman zioten alkateari. Txosten horretan jasotzen denez, tunelaren eroritako zatia konpontzea baino hobe da tunela bere osotasunean konpontzea. Plazaola trenbidea bide berde gisa berreskuratzea proposatu denez, "segurtasun arrazoiengatik, egungo tunelaren barruan begi berri bat egitea" proposatu zuten. Inbertsio handia eta aukerakHorrek, jakina, lanetarako aurreikusitako 275.000 euroak gainditu egiten ditu. Ministerioak lan horiek 805.464,63 euroko aurrekontua izanen dutela aurreikusi du, "tunelean ezustekorik ez bada". Dirutza dela jakitun, Ingurumen Ministerioko arduradunek urte bukaerara arte edateko uraren sarerako alternatiba aztertuko dutela jakinarazi zioten alkateari. Antza, dagoeneko Sakanako Mankomunitateko Ur Zerbitzuarekin harremanetan jarri dira. Horrekin batera, Plazaolako bidearendako bestelako ibilbide bat ere proposatuko dute. Txosten horiek eskutan izan eta gero aztertuko da alternatibak egiten diren edo tunela berritzen den. Bi aukera horien baldintza teknikoak egokiak ez balira eta aurrekontua altua balitz, tunela berrituko litzateke. 180 metroLuzera hori du Artadiko tunelak. Beste tunelaPlazaolako trenek Arakilen egiten zuten ibilbidean Artadiko tunelaz gain Aizkorbekoa ere zeharkatzen zuten. 620 metro luze ditu. Tunelaren sabaiak behera egin du eta landarez beteta dago. Bere egoera dela eta, Plazaolako bide berdearen aurre egitasmoan bide alternatiboak proposatu dira.