Plazak aterpea eman zion bigarren eskuko azokari

Guaixe 2009ko urriaren 13a

Antolatzaileek zalantzak bazituzten ere, eguraldi txarrak ez zuen jendea beldurtu eta igande goizean plazatik pasa ziren. Itxipuru Taldeak antolatutako bigarren eskuko azokak bezero finkoak dituenaren seinale. Itxipuruko kideek ere nahiago dute plazan antolatzea azoka, "jende artean ematen diren harremanak askoz ere hurbilagoak direlako". Hori bai, Irurtzungo plazako estalpeek ez zuten eman salgai guztiak batera jartzeko, nahiz eta estutu. Horregatik Itxipuruko kideak saldu ahala material gehiago ateratzen ibili ziren. Jendeak bilatzen zuena opatzen zuenaren seinale. Gehien saldu zena liburuak eta arropa izan ziren. Itxipurukoak pozik daude arroparen berrerabilpen maila handiagatik, eta horrekin hasierako helburuetako bat lortu dutela esan digute. Irabazia Brasilgo Fortaleza hiriko Barra de Ceara auzo populatu eta behartsuan prestakuntza eta erantzun osoa eman asmoz neskatoendako aterpe bat martxan jartzera bideratuko da. 1911 euroAzokan eta elkartasun afarian lortutako dirua. Itxipururen kontu korrontean oraindik ekarpenak egin daitezke. DeiaItxipuru Taldeak jakinarazi digu etxeko-tresna txiki eta ordenagailu pila dituztela. Haiek egoki prestatzeko laguntza behar du taldeak. Etxe-tresnei konponketa txikiak egin eta ordenagailuei azkarrago ibiltzeko memoria handitzea dira ohiko egitekoak. Hala produktu horiek hurrengo azokan salgai jar daitezke, bestela Emausko traperoei emanen dizkiete.