Umorea bertsotan eta prosan

Guaixe 2009ko urriaren 16a

Irurtzungo antzerki zikloak umorearen maisua ekarriko digu gaur: La Trova taldea. Musika eta testua uztartuta, zuzeneko ikuskizun umoretsua eskainiko dute, El reverso del verso antzerkian. Urrezko Mendeko literatura gogora ekarriz, bertsotan komunikatuko dira protagonistak. Denetariko pertsonaiak agertuko dira antzezlanean, Calderonen pertsonaietatik hasi eta egungo telebistako izarretaraino. Haietara egokituko da musika. Komedia ideala definitzen saiatuko dira guztien artean.