Odol-emaileei aitortza

Guaixe 2009ko urriaren 21a

Igandean Irurtzungo odol-emaileen festa ospatu zen. Eguerdiko meza eta gero, San Martin jubilatuen elkarteak odol-emaile irurtzundarrendako otamena jaso zuen. Ekitaldi berean bederatzi domina banatu ziren. Patxi Ramirez de Alda Adona elkarteko Sakanako arduraduna izan zen ekitaldian presente eta jarraitzera animatzearekin batera odol-emaile berriak egitera deitu zuen. Irurtzungo Adonako ordezkari Carmen Cruz Fabregak esan digunez, "beti dago odolaren premia". Herrian odol emaile gehiago egon beharko luketela nabarmendu du. Atzera egite horren arrazoietako bat, "lehen ez bezala, enpresek langileei lan orduetan odola emateko baimenik ez dietela ematen da eta horrek jendeari atzera egiten dio". Lanagatik herritik kanpo irurtzundar asko daudenez beste herrietan ematen dutela odola ere esan zigun Carmenek. Bestalde gogoan izan zuen 20 urtez autohemotekan herizain izan zen Mª Pilar Valencia zendu berria. Carmenek jardunean Javier Sarasolaren laguntza du. OmenduakNorberto Mutiloa Martirenak urrezko domina bikoitza jaso zuen odola 100 alditan emateagatik. Odol-emaile handiaren domina eskuratu zuen Carmen Kerejeta Garmendiak. Pedro Mª Sagardia Etxarterendako urrezko domina izan zen 50 aldiz odola eman duelako. Dozena erdi irurtzundarrek jaso zuten zilarrezko domina (25 aldiz emateagatik): Migel Mª Balda Setuainek, Alvaro Fdez-Heras Villarrealek, Fernando Iriarte Larreak, Amelia Maestre Martinezek, Nerea Murillo Loidik eta Sergio Rekalde Maestrek.DatuakIrurtzunen iaz 170 odol-emaile zeuden. Horietatik 112k eman dezakete, gainontzekoak adinagatik edo medikuen aholkuagatik bajan baitaude. Iaz 64 emaile irurtzundarrek odola eman zuten, guztira 148 emate. Odol emate gehienak normalak izan ziren eta 50 aferesi prozesuaren bidezkoak. Bestalde, herritik kanpo eman dute irurtzundarrek odol gehien, 112tan. Herrira joan zen autobusean 36tan besterik ez. Autobus horretan, hain zuzen ere, egin daiteke odol-emaile edozein interesatu.