Okiñenaren eskultura saritua jendaurrean

Guaixe 2009ko azaroaren 5a

Berri pozgarria jaso genuen udako oporretatik bueltan: Nafarroako Gobernuak antolatutako Artea eta Kirolaren Bi urtekoan saritu zuten Mikel Okiñena irurtzundarra. 3. saria jaso zuen kultura eta kirola uztartzeko helburuarekin antolatutako lehiaketan. Saritutako lana ezagutzeko aukera izanen dugu orain. Izan ere, Nafarroako Kirol Institutuak erakusketan bildu ditu lehiaketara aurkeztutako 40 artisten 67 artelanak. Horien artean leku nabarmena edukiko du Mikel Okiñenaren Bigarren bidea lanak. Azaroaren 11ra arte ikusgai daude Iruñeko Ziudadelako Armen Aretoan.