Nagorek eta Antxiak jokatuko dute finala

Guaixe 2009ko azaroaren 2a

Frontisek antolatutako 2009ko Nafarroako Irekiko finalerdiak jokatu ziren asteburuan Oliten. Aipatu txapelketa lau t´erdian jokatzen ari da, eta Jorge Nagore irurtzundarrak maisua izaten jarraitzen duela demostratu zuen, Jon Gorriti uhartearra irabaztetik zetorren Egoitz Amantegi bi jokotan irabazi baitzuen. Partida bikaina izan zen, bi jokalariek dena eman zutelako eta Amantegi ere bikain aritu zelako. Lehen jokoan 10-5 gailendu zen irurtzundarra, eta bigarren jokoa estuagoa izan zen, 10-9 irabazi baitzuen Nagorek, gutxigatik. Beste finalerdian Antxiak Mikel txapelketatik kanpo utzi zuen. Larunbatean, azaroaren 7an, 2009ko Nafarroako Irekiko finala jokatuko da Iruñeko Labrit pilotalekuan, 17:30ean. Frontisen iazko CPAko buru Antxiak eta Jorge Nagore CPAko txapeldunordeak jantzi nahi dute txapela. Partida gogorra aurreikusten da, faborito argirik gabe.Gaurko partidak. Gaur, Tolosako Beotibarreko jaialdia ixten duen partidan Galartza V.arekin osatuko du bikoa Zubietak, Del Rey eta Arrutiren kontra egiteko. Zugarralde txapelketako emaitzakAsteburuan Zugarralde txapelketako partidak jokatu dira Burlatako Askatasuna pilotalekuan. Sakandarren emaitzak: Benjaminak: Apezetxea-Salaberria (Goizueta) 18 - Olaetxea-Goikoetxea (Arbizu ) 7Kimuak: Zudaire-Ustarroz (Irurtzun) 18 - Saldias-Ezkiroz (Zugarralde) 16Kadeteak:     Carlosena-Andueza (Uharte Arakil) 0 - Ijurra-Lasa (Etxarri Aranatz) 18            Arizmendi-Apeztegia (Txaruta) 0 - Jaka-Gabilondo (Arbizu) 18