Arropa elkartasun azokako ardatza

Guaixe 2009ko azaroaren 30a

Arropa eta kontsumoari buruzko beste ikuspuntu bat ematen saiatu ziren igandean Itxipuru Taldekoak. Plazan egin zen bigarren eskuko azokan, oraingoan, arropa besterik ez zuten salgai jarri. Baina horrekin batera Irurtzunen bertan arropa birziklatzeko tailerrean parte hartzen ari diren emakumeak ere izan ziren. Haien arropa berriak erakutsi zituzten. Txikienak ere papera egiteko aukera izan zuten. Dirua ateratzea ez zen helburu nagusia izan oraingoan, baina jasotako 184 euroak Paris 365 jangela solidarioa laguntzera bideratu ziren. Egitasmoari buruzko argibide mahaia ere jarri zen.