Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nahiz eta atsedenaldira gol bateko errentarekin joan, Irurtzungo MRA Navarra Xotak ez zuen errenta hori ongi administratzen jakin, eta azkenean galdu egin zuen Benicarlóren kontra, 6-3. Horrela, beheko postuetan arerio zuzena zuen taldearen kontra distantziak jartzeko aukera aparta galdu zuen Irurtzungo taldeak eta jaitsiera postuetan jarraituko du. Lehendabiziko gola MRAko Parrelek sartu zuen, kontraeraso bikain bat gauzatu eta gero, baina Benicarloko Genarok berehala berdindu zuen. Segituan MRAko kapitain Eseverrik gol ederra sartu zuen faltaz eta une horretan Benicarló partidaz kanpo geratu zen. Irurtzundarrek ez zuten egoera behar bezala probestu, errenta ederra lortu ahal zutelako, eta 1-2koarekin joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian Benicarlokoek azkarrago mugitu zuten baloia eta abantaila defendatzera mugatu zen MRA menpean hartu zuten. Eta horrela iritsi ziren golak. Benicarlok denboraldiko lehen garaipena lortu zuen MRA Navarra 6-3 menpean hartu eta gero. Telebistan jarraitu ahal izango daOhorezko mailako liderra El Pozo Murcia da, 18 punturekin. MRA Navarra 14.a da, 4 punturekin. Eta hain zuen bi talde hauen arteko lehia jokatuko da larunbatean, azaroaren 7an, 16:00etatik aurrera Iruñeko Pabilioi Unibertsitarioan. Partida zuzenean eskainiko du Teledeporte kateak. Norgehiagoka oso konplikatua da MRArendako, beheko postuak atzean uzteko puntuak pilatu beharrean baitago taldea. Baina, arerioa El Pozo Murcia lider eta talde ahaltsua da. Hortaz, lehia ikusgarria izango da, eta ea etxean jokatzeak Irurtzungo taldea laguntzen duen. Bi Ahizpak gasolindegia, kolaboratzaile berriaIrurtzungo Bi Ahizpak gasolindegiak eta MRA Navarra Xotak kolaborazio akordioa sinatu dute. Horrela, MRA Navarrak Bi Ahizpak gasolindegiko publizitatea eramango du.