Udalak plantilaren hizkuntza eskakizunak ezarri ditu.

Guaixe 2009ko azaroaren 4a

Irurtzungo Udalak onartu berri duen Euskararen Ordenantzari jarraiki, estreinakoz, plantila organikoko lanpostu bakoitzerako hizkuntza eskakizuna zehaztu du. Udalbatzak aho batez hartu zuen erabakia. Udalak euskara jakitearen betebeharra eta hizkuntza eskakizuna zehazteko garaian kontuan izan du, lehenik, lanpostua beteko duenak zer nolako lanak egin beharko dituen. Horrekin batera, udal antolamenduan zein unitatetan dagoen lanpostua hartu du kontuan udalak eta, azkenik, herritarrekin ahoz eta idatzita zenbaterainoko harreman duen ere. Hizkuntza eskakizunen jarraipena eginen du udalak, eta langileei euskara ikasten lagunduko die, horretarako erraztasunak emanez. Etorkizunean kontratatuko diren langileen hizkuntza eskakizunak lanpostuaren araberakoak izanen dira. Hizkuntza eskakizunakFuntzionarioakLanpostuaKopuruaMailaEskakizunaIdazkaria1A3Kultur koordinatzailea1B3Administrari-ofiziala2C3Etxezaina1D2Zerbitzu anitzeko ofiziala1D1Langile finkoakLanpostuaKopuruaLanaldiaEskakizunaZerbitzu anitzeko ofizial-arduraduna1Osoa1Udal Musika Eskolako irakaslea9Lanaldi partziala3Udal Ludotekako monitorea2Lanaldi partziala3Aisiarako monitorea1Lanaldi partziala3Administrazio kontratudunakLanpostuaKopuruaMailaEskakizunaKontu-hartzaile-Diruzaina1B3