Euskarazko ikastaroak martxan

Guaixe 2009ko azaroaren 4a

Ikasturtearekin batera makina bat ikastaro hasi ziren Irurtzunen. Udalak egindako eskaintzaren barruan aurtengo berritasunetako bat oinarrizko sukaldaritzari buruzko ikastaroa dago. Lastailaren 7tik, asteazkenero 18:30etik 20:30era, bederatzi lagun biltzen dira. Sukaldaritzaren sekretuak Aitziber Irigoien irakasleak erakutsiko dizkie abendura bitartean. Bestalde, asteartean, hasi zen Aizpea euskara taldeak antolatutako blogei buruzko ikastaroa. Urko Mauduitek gidaritzapean bederatzi herritarrek blog bat nola egin ikasiko dute. Bost saioak Atakondoa eskolan dira.