Musika eta artisau azoka San Martinak hasteko

Guaixe 2009ko azaroaren 6a

Gaur eta bihar kultur etxean izanen diren musika emanaldiekin (ikus kulturako orriak) abiatuko da San Martinetarako Irurtzunen prest duten egitaraua. Asteburua borobiltzeko, igandean Bi Aizpe pilotalekura hurbiltzen diren guztiak artisau azoka ederra opatuko dute. 10:30etik 14:30era izanen ditu azokak ateak zabalik. Txikienak ere tailer didaktikoetan ongi pasatzeko aukera izanen dute. Jostailuak, landareak eta zeramika tailerrak izanen dira. Aurretik, 9:00etan, gaiteroek dianak joko dituzte. Igande arratsalderako haurrendako jolas parkea izanen da. 16:30etik 20:00etara izanen da, plazan eta eguraldiak laguntzen ez badu frontoian. Ospakizunen egitaraua hilaren 14ra arte luzatuko da.EgitarauaAzaroak 9, astelehena19:30ean      La culpa fue de la Chacha antzezlana San Martín Jubilatuen Elkartean.Azaroak 11, asteazkena12:00etan     Erraldoi eta Buruhaundi Konpartsa12:00etan    Meza14:00etan    Jubilatuentzako Bazkaria16:30ean    Mus Txapelketa. Iratxo Elkartean (izena ematea 16:00ak baino lehen)16:30ean    Familia eta haurrentzako ikuskizuna Kultur Etxean: El perrito Azul. 17:30etik 20:30era dantzaldia Rubi Berriak taldearekin (euria egiten badu, frontoian). 18:00etan    Haurrendako txokolatada.(zeliakoendako egokitua).18:30ean    Gozogintza Lehiaketa Erga-Larreak Elkartean. (17:30ean aurkezpena)20:30ean    Zezensuzkoa. Artisau feriako parte-hartzaileakEhoziri Lana, Irurtzungo taldea; Larrua, Iker Alegre (Irurtzun); Espartzua, Fina eta Francisco (Irurtzu); Egur taila, Jose Antonio Rekalde (Irurtzun); Eskulangintza, Laura Santillan (Ekuador-Irurtzun); Bitxigintza, Maria Esparza (Izurdiaga); Egur taila, Artzeluze (Lekunberri), Buztingintza, Candido Martinez (Alfaro), Carlos eta Begoña (Bilbo); Ohialak, Maduixa (Ataun); Urezpatako ahulkiak, Peio Carrascon (Azagra); Ukenduak, Ioseba Iokin Ordoki (Lekunberri); Txilar erratzak Agustin Lopez de Zubiria (Bakaiku); Forja lana, Forjas Ayegui (Aiegi); Bitxigintza eta Eskulanak, Espiral (Burlata), Zotzontziak, tailer didaktikoa, Matxin benta (Beasain); Saskiak, Cesteria Clara (Reinosa-Kantabria); Erraldoiak eta kilikiak, J. Gurrutxaga (Zizur-Nagusia); Landare eta loreak, Juan C. Esain (Tafalla); Gazta, Balda-Beriain Gazta (Unanu); Euskal pastela, Arrastia (Milafranga - Lapurdi); Eztia, Marino (Iruñea); Ogia, Galburu (Lekunberri) eta Taloak, Maria Mitxelena (Etxalar).