Folk ametsen garaia

Guaixe 2009ko azaroaren 6a

Musikaz inguratuta datoz Irurtzungo Sanmartinak. Festen iragarle, euskal folklorea izanen da gaur herriko kultur etxean, Mielotxin taldearekin. Bihar, Muyayos de raiz taldearen fusioak hartuko du txanda. Azkenik, Kabo Verdeko Tabunko Tabanka taldeak itxiko ditu 2009ko Sanmartinak datorren larunbatean. Folk ametsetan zikloaren olatuak ekarriko ditu hiru taldeak. Munduko txoko ezberdinetako folk talde paregabeak entzuteko aukera ederra eskaintzen du zikloak.Euskal sustraiak2003an sortu zen Mielotxin taldea. Bere orijinaltasuna eta kalitateagatik, berehala egin zuen lekua herrietako kultur egitarauetan. Herritik sortutako musika tradizionala modernitatearekin uztartzen ditu Mielotxin taldeak. Urte hauetan jasotako sariek agerian uzten dute taldearen lan ona. Goi mailako musika ekarriko dute gaur, 21:30ean, Irurtzungo kultur etxera. Kulturak uztartuzHolandar sortu zen Muyayos de raiz taldeak, baina jatorri ezberdineko musika jotzen du, zingaro, zelta nahiz euskalduna esaterako. Moldaketa berritzaileekin eta instrumentazio bereziarekin, haize freskoa eman diote herri-musikari. Esperientzia handiko musikari klasikoek osatzen dute taldea. Tarteka, ohiko orkestrak utzi eta Muyayos de raiz taldean biltzen dira. Energia, indarra eta alaitasuna dira folk taldearen ezaugarri nagusiak. Bihar, 19:30ean igoko dira Irurtzungo kultur etxeko agertokira. Folk ametsetanMielotxin. Azaroaren 6an, 21:30ean.Muyayos de raiz. Azaroaren 7an, 19:30ean.Batuko Tabanka. Azaroaren 14an, 19:30ean.