Urteberri, liburutegi berri

Guaixe 2009ko azaroaren 9a

Hori da Irurtzungo Udalaren asmoa, urtearekin batera liburutegia udal eraikin berrian mustutzea. Eicons enpresak lanak oso aurreratuak ditu eta hilaren akaberan guztiz despedituta egotea espero da. Behar bezala garbitu eta gero udalaren asmoa da eguberrietako oporretan liburutegia eraikin berriko lehen solairura lekualdatzea. Liburutegiak udaletxea utzi eta gero, espazioan horretan gizarte zerbitzuen mankomunitateko bulegoa jarriko da. Hango langileak beharren arabera espazioaren banaketa nola egin beharko litzatekeen aztertzen ari dira. Hala, ere aldaketa ez da berehalakoa izanen udaletxean egokitzapen lanak egin beharko baitira. Gazte-guneaEraikin berriaren beheko solairua 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta egonen da. Nolakoa izan beharko duen definitzen ari dira gaur egun gizarte zerbitzuak, guraso eta gazteekin egiten ari diren tailerretan.