Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Frontisek antolatutako Nafarroako Irekiko txapelketaren final handia jokatu zuten Ander Antxiak eta Jorge Nagorek Labriten, lau t´erdian. Partida gogorra izan zen bi pilotariek dena eman zutelako, baina azkenean Nagore bi jokotan nagusitu zen, lehen jokoan 10-5 eta bigarrenean 10-9 irabazi eta gero. Nafarroako Irekia irabazteaz gain, CPAko rankingean lehen tokian kokatu da irurtzundarra, 64 punturekin. Antxia bigarrena da, 58 punturekin. CPAko rankingerako baliagarria izango den hurrengo txapelketa hilabete honetan jokatuko den Bizkaiko Binakako Txapelketa izango da. Iturriotz eta Etxeberria, Errotxapeako Txapelketako txapeldunakOstiralean Errotxapeako Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren. Lehen mailako finalean, Iturriotzek eta Etxeberriak 22-12 irabazi zieten Olanguari eta Azanzari, txapela Sakanara ekarriz. Pilota emaitzak. Atzo Eibarko Astelenako jaialdia zabaltzen zuen partidan, Berasaluze IX.ak eta Aitor Zubietak 22-11 irabazi zieten Olazabali eta Eulateri.