Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Supermotardean aritzen den Alex Mariñelarena pilotu irurtzundarrak (Honda) bi txapelketa irabazi ditu: Zona Norte eta Zona Centro Norte. Aurreko asteburuan Burgoseko Tubilla del Lagoko Kotarr zirkuituan jokatu zen bi txapelketetarako baliagarria zen proba, eta jokatutako bi manga edo saioetan garaile suertatu zen irurtzundarra. Supermotard errepideko motoziklismoaren eta motokrosaren arteko fusioa da, eta lasterketetan pista eta lurra tartekatzen dira. Normalean %70 zola edo asfaltoa izaten da eta %30 lurra eta saltoren bat. Bada, supermotardeko Zona Norte txapelketan Euskal Herriko, Aragoiko, Errioxako, Gaztela Leongo eta Kantabriako pilotuak aritzen dira, eta Mariñelarenaren atzetik Abel Urizarbarrena izan da bigarrena. Zona Centro Norte txapelketan aurrekoez gain Madrilgo pilotuak ere lehiatzen dira. Kasu honetan, Mariñelaren atzetik Alvaro Sanchez izan da bigarrena. Hortaz, garaipen handia erdietsi du irurtzundarrak.