Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kometa jaialdia antolatu du etzirako Larrazpi Elkarteak, udalaren laguntzaz. Eguerditik aurrera haurrendako kometa tailerra eta kometekin ibiltzeko aukera izanen da. Horretaz gain, kometa akrobatikoak eta trakziodunak gidatzen ikasteko modua eskainiko du Haizaldik. Eskolako patiora hurbiltzen direnek zeruan kometen hegaldi askea eta estatikoarekin gozatuko dute. Hori gutxi balitz, ziurrenik kometen bidez mugitutako buggiaren mugimenduak bildutako guztien arreta erakarriko du. 12:00etan Atakondoa eskolako patioan.