Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Aizpea Euskara Taldeak antolatuta, Alberto Iñurrategi mendizale ezaguna Irurtzunera etorriko da gaur, azaroaren 13an, ostiralean, 20:00etan Kultur Etxera. 14 zortzi milak igo dituen Aretxabaletako mendizaleak Begiz-begi dokumentala aurkeztuko du. Begiz-Begi dokumentala Alberto Iñurrategiren hirugarren ikus-entzunezkoa da. Lanak egungo mendizaletasunari begiratua ematen dio eta, horren bidez, gizarteak mendiarekiko duen jarrera ere aztertzen du. Bestalde, alpinistak bere hausnarketak ezagutzera emango ditu, zenbaitetan pentsamendu globalizatuaren aurka dauden hausnarketak. Horrez gain, bidaiariek helmuga berri bat hautatzeko orduan hartzen dituzten jokabideei ere egingo die tartea; izan ere, bere aburuz, "alpinismoa ahultzen dute".