Irurtzungo Udalak Herri-lan kontseilariari bilera eskatu dio eta orduan Astrain errepideko saihesbidea azkar egiteko eskatuko dio. Udalaren ustez "epeak inongo justifikaziorik gabe luzatzen ari dira. Lanen atzerapenaren atzean "erabaki politikoa dagoela eta ez teknikoa" uste du udalak. Herri-lan Departamentutik Irurtzungo Udalari jakinarazi zioten irailean behin betiko proiektua egina egonen zela eta lanak urte hasieran hasiko zirela. Udala kexu da, oraindik proiektua ez dutelako jaso, alegazioa erantzun ez direlako eta obrak "arrazoizko epean hasteko abisurik ez" duela jaso. Kontseilariak saihesbideko lanetarako diru-sail bat badagoela ziurtatu izan dio udalari. Horregatik, uste du atzerapena "politikoa" dela. HarrobiaIrurtzungo Udalak Oskiako harrobiaren egoerak "kezka" sortzen du udalean. Gaur egun itxiera judiziala du eta enpresak berreskurapen plana aurkeztu du. Izako Udalak helegitea aurkeztu dio plan horri, "ezkutuko ustiapen plana" dela uste baitu. Irurtzungo Udalaren kezka da harrobiak bere jarduna berreskuratzea eta berriro ere trafiko astuna herrian barna ibiltzea saihesbidea egin gabe dagoenean. Aukera horren kontra azaldu da Irurtzungo Udala. Eta gogora ekarri du saihesbiderako beste aukera bat proposatu zuela eta departamentuak atzera bota zuela.