Litekeena da Hydrok jabez aldatzea

Guaixe 2009ko azaroaren 19a

Norvegiako Hydro enpresak Irurtzungo Hydro Aluminium Inasa lantegia sal lezake aurki. Eroslea Bavaria Industrialkapital AG arrisku-kapital enpresa alemaniarra litzateke. Irurtzungo lantegiko enpresa batzordeak (ESK 4, CCOO 4, LAB 3, koadroak 2 eta UGT 1) aurreko astean jaso zuen berria eta hurrengo egunean enpresa eroslearen ordezkaritza lantegia bisitatu zuen. Antza, harremanak oso aurreratuta daude eta esku aldatzea aurki egin daiteke, urtea despeditu aurretik. Lastailean enpresa alemaniarrak Sabiñanigoko Alcoaren laminazio lantegia erosi zuen. LangileakLan baldintza eta lanpostu berberak mantentzeko konpromisoa lortzen saiatu zen enpresa batzordea, baina alferrik. 240 langile ari dira lantegian gaur egun. Laugarren salmenta1956an Huarte taldeak sortu zuen Inasa, Irurtzunen. 1973an Amerikako Estatu Batuetako Reynolds taldeak ia kapital guztia eskuratu zuen. 1998an Reynolds-ek laminazioa VAW-i eta estrusioa Alcoari saldu zion. 2002an Hydrok VAW enpresa erosi zuen.