Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Udalaren asmoa da zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzea. Izendapenaren ondorioz, hautatua gertatzen dena Udaleko nomina eta plantilako funtzionario bilakatuko da. Lanpostua D mailari dagozkion lansariez hornituko da. Deialdi honetan parte hartu ahal izateko, eskabideak aurkeztu beharko dira Irurtzungo Udalaren Erregistroan, 30 egun naturaleko epean. Izendatuak ondoko eginkizunak izanen ditu, besteak beste: udalaren eraikin eta instalazioen kontserbazio eta mantentze-lanak; kale eta plazetako lorategi eta zuhaitzetan aritzea, eta beraz, erein, landatu, ureztatu, inausi, lurra lantzea, eta abar; kale eta plazak garbitzea eta berdeguneak ureztatzea eta Udalak agintzen dizkion beste guztiak, bere kategoriari badagozkio.