Arropa salduko da bigarren eskuko azoka berezian

Guaixe 2009ko azaroaren 27a

Hondakinen Prebentziorako Europako Astea igandean despedituko da. Aste hori antolatu da hondakinen produkzioa murriztu beharra dagoela kontzientziatzeko, eta klima aldaketari aurre egiteko. Horren barruan Nafarroan hainbat ekitaldi eta jarduera eginen dira. Horietako bat da, hain zuzen ere, Itxipuru Taldeak iganderako antolatu duen bigarren eskuko azoka. Oraingoan arropa besterik ez da salgai jarriko eta etekinak Paris 365 jangela solidarioa laguntzera bideratuko dira. Eta besteArropa birziklatzeko tailerra eginen da. Irurtzunen talde bat ari da horretan eta haien ardura izanen da. Bestalde, Setem erakundeak munduko oihalgintzako langileen eskubideen alde garatzen ari den Ropa limpia kanpainari buruzko informazioa zabalduko du. Ludoteka ere izanen da eta han txikienek hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izanen dute. Gaur, bestalde, 17:00etan, Irurtzungo kultur etxean El canto de la sirena emanaldia eskainiko du Etxarriko txotxongilo taldeak. FrontoianIgandean, 10:00etatik 14:00etara.