Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urteroko hitzorduari huts egin gabe, hemen dira Aizpea euskara taldearen Euskal Ekitaldiak. Irurtzungo Udalaren eta Euskarabidearen laguntzaz antolatutako jarduerak biltzen dituen egitarau zabala. Guztia ere Irurtzunen euskarari eta euskal kulturari bultzada emateko. Asmo horrekin urtean zehar egitarau zabala prest du Aizpeak. Abenduan zerekin gozatu izanen dute "herritar guztiek". Blanca Ilundain, Gotzone Sainz de Murieta eta Mikel Goldarazena kideak izan ziren Euskal Ekitaldiak aurkezteaz arduratu zirenak. Azaldu zutenez, konturatu dira "urtean zehar egiten diren kultur ekitaldietan Irurtzun kultur topagune bihurtu dela". Euskarari dagokionez, Aizpeako kideek nabarmendu zuten Irurtzunen "euskararen aldeko motibazioa handitu egin" dela. Euskararen aldeko ekitaldietan parte hartzea handitu egin dela azaldu dute. Erabilpenari dagokionez Aizpeakoek susmoa dute behera egin duela. "Motibazioa ez da egunerokoan islatzen". Euskaltzale irurtzundarrek gaineratu dute "erronka handia dago. Egoera aztertu beharra dago, lan ildoak zehaztu eta erabilera sustatzeko".EgitarauaPirritx, Porrotx eta Marimotots. Irrien lagunak. Abenduaren 3an, ostegunarekin, 18:00etan Irurtzungo kiroldegian. 6 euro.Bizkaiko meategiak (Gallarta, Zuhaztieta...)Abenduaren 6an, igandearekin, 8:30ean Irurtzungo Foru plazatik. 20 euro. Anje Duhalde. Kontzertu akustikoa Abenduaren 11n, ostiralarekin, 21:30ean Irurtzungo kultur etxean. Pello Zabala. Hitzaldia eguraldiazAbenduaren 15ean, asteartearekin, 20:00etan Irurtzungo kultur etxean. Bertso Afaria. Xabier Paya eta Xabier SilveiraAbenduaren 19an, larunbatarekin, 21:30ean Irurtzungo Iratxo elkartean. 15 euro.Euskararekin txapeldun lehiaketaHerriko aska eta euskal kulturari buruzko galdetegia erantzuteko sartu www.blogak.com/irurtzuneuskaraz-n. Sari banaketa Abenduaren 19an, larunbatarekin, 21:30ean Irurtzungo Iratxo elkartean eginen da, afal aurretik.