Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Frontisek antolatutako lau t´erdiko Reyno de Navarra Irekiko final hamaseirenak, final zortzirenak eta final laurdenak jokatu dira asteburuan, Frontisen Zirkuitu Profesionalerako (CPA) baliagarria den torneoa. Final hamaseirenetan Urdanizek guztiz menpean hartu zuen Jon Gorriti, uhartearra txapelketatik kanpo geratuz. Aldiz, final laurdenetan Jorge Nagore irurtzundarrak ez zuen aparteko arazorik izan Ibai Bengoetxea garaitzeko (10-4 eta 10-4). Primeran sakatu zuen irurtzundarrak, bere erritmoa inposatu zuen eta nahiz eta Bengoetxea saiatu, ezin izan zuen Nagoreren kontra. Ostegunean, Xabierreko San Frantzisko egunean jokatuko dira finalerdiak, Lerinen. Nagorek Mitxelena izanen du arerio eta Antxiak Alvaro Gomez. Gaurko partidak. San Andres eguneko ospakizunak direla eta pilota jaialdia antolatu da Eibarreko Astelenan. Azken partidan Alberto Ongay satrustegiarrak Urberuagarekin osatuko du bikoa, Ibai Perezen eta Arrutiren kontra egiteko.