Bertso afariak itxiko ditu Irurtzungo Euskal Ekitaldiak

Guaixe 2009ko abenduaren 18a

Bihar, 21:30ean, Irurtzungo Iratxo elkarteanMartxa ederra hartu dute Irurtzungo Aizpea euskara taldeak antolatutako Euskal Ekitaldiek. Euskararen Egunean, abenduaren 3an ireki zuten 2009ko kultura festa. Orduz geroztik, gozatzeko eskaintza zabala izan da Irurtzunen. Bertso afari ederrak itxiko du aurtengo edizioa.Paya eta SilveiraAurkezpenik behar ez duten bertsolariak gonbidatu ditu bertso afarira Irurtzungo Aizpea euskara elkarteak: Xabier Silveira eta Xabier Paya, Nafarroako eta Bizkaiko txapelduna aurrez aurre, bertsolari zorrotzak biak ere. Goi mailako ikuskizuna ziurtatua dago. Sukaldaritza ikastaroko ikasleek eginen dute afaria; ikasitako gutiziak praktikan jartzeko aukera polita izanen da. Antolatzaileek 50-60 lagun inguru espero dituzte afarian. Afarira joateko aukerarik ez duenak, afalostean kafea, pastak eta bertsoak izanen ditu Irurtzungo Iratxo elkartean. "Eskaintza irekia da" argitu du Aizpea euskara taldeak.Ekitaldi arrakastatsuakPirritx eta Porrotx pailazoek eman zioten hasiera Euskal Ekitaldiei abenduaren 3an. Haien kantu, dantza eta jolasekin gozatzeko prest, Sakana guztiko eta inguruetako 1.300 bat haurrek leporaino bete zuten Irurtzungo kiroldegia. Abenduaren 6an, txangoa iragarri zuen Irurtzungo euskara taldeak. 40 bat lagunek Bizkaiko txoko ederrak ezagutzeko aukera izan zuten. Anje Duhaldek egin zuen musika ekarpena, abenduaren 11n. Abenduaren 15ean, Sakana erdian zuri-zuri zela, eguraldiaren nondik-norakoak azaldu zituen Pello Zabalak. www.blogak.com/irurtzuneuskarazEuskararekin txapeldun ziber-lehiaketa antolatu du Aizpea euskara taldeak. Blog-ean dauden galderak egoki erantzuten dituztenek, gabonetako saski ederra jasotzeko aukera izanen dute. Gaur da erantzunak bidaltzeko azken eguna. Bihar afal aurrean banatuko dira sariak.