Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jorge Nagore irurtzundarrak irabazi zuen abenduaren 6an Lerinen jokatutako Reyno de Navarra Irekiko finala, bere arerio nagusi Ander Antxiari bi jokotan gailendu eta gero. Lau t´erdian jokatu zen Frontisek antolatutako txapelketa eta espezialista handia izaten jarraitzen zuela demostratu zuen Nagorek. Oso zentratuta aritu zen irurtzundarra, apenas akatsik egin gabe eta bere lekua topatuz. Aldiz, Antxia ez zen horren fin ibili. 10-7 eta 10-6 gailendu zen Nagore. Pilota emaitzak. Igandeko Urretxuko jaialdia zabaltzen zuen partidan Berasaluze IX.ari eta Laskuraini 19-22 irabazi zieten Olazabalek eta Aitor Zubietak. Bestalde, 18. Diario Vasco Torneoko finalerdietan, promesen mailan Jaunarena eta Jakari 17-22 irabazi zieten Ezkurdiak eta Arratibelek