Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Irurtzungo Udalak hizkuntza-politika hobetzeko hitzarmena sinatu dute. Bi erakundeak elkarlanean ariko dira "udaleko hizkuntza politika hobetzeko". Hitzarmen horren lehen emaitza iaz Kontseiluak eta Aizpea euskara taldeak egindako udalaren hizkuntza-politikaren ebaluazioa izan zen. Baina hitzarmenean jasoa dagoenez, hizkuntza politikaren eboluzioaren jarraipena eginen du. Kontseiluko Mario Zapatak astelehenean 14 pertsonaren aurrean eman zuen ebaluazio horren berri. Kontseiluaren ustez toki-entitateen hizkuntza-politika funtsezkoa da euskararen normalizazioan aurrera egiteko. Horretan eragin nahi du Kontseiluak eta, horregatik udalerrien hizkuntza-politika aztertzeko metodologikoki zorrotz diseinatutako ebaluazio tresna sortu du. Aurretik ere beste udal batzuk ebaluatu ditu EbaluazioaIaz egindako ebaluazioan Kontseiluak elementu positiboak eta "hobetu beharreko hainbat kontu" opatu zituen. Aldeko elementuen artean nabarmendu direnak hauek: Euskararen ordenantza bazegoen, ondoren gainera berritu dena; euskararen aurrekontua, aurrekontu orokorraren %2tik gorakoa zen; udal langileen esparruan euskalduntzeko erraztasunak eta laguntzak eskaintzen zaie; hizkuntza paisaian eta komunikazioen arloan, hauek ele bitan izatea arautua bazegoen eta kasu gehienetan betetzen zen; merkataritzan euskara sustatzeko politikak baziren, eta azkenik, haurrei zuzendutako kirol eta aisialdiko udalaren eskaintzan euskarazko aukera bazegoen.Hobetu beharreko arlo hauek opatu zituen Kontseiluak: udalak plangintza estrategiko bat izatea; udal langileen esparruan, barne erabilera plan bat izatea, euskara zerbitzu- eta lan- hizkuntza izan dadin; erabilera sustatzeko programak lan munduari begira; euskalgintzako eragileendako dirulaguntzak eta, azkenik, herritarrei begirako eskaintza kulturala, kirol esparrukoa zein aisialdikoa. Kanpo zerbitzuen esparruan eta hizkuntza paisaian zein komunikazioetan ziren hutsuneak ordenantza berriak zuzendu ditu. 3,89 puntuIrurtzunen ebaluazioa hori zen. Etxarrik 8,02 eta Altsasuk 5,64 izan zuten.