Bertsotan agurtu ziren Euskal Ekitaldiak

Guaixe 2009ko abenduaren 22a

Zortziko txikian nahiz hamarreko handian, bertso doinutan agurtu dira 2009ko Irurtzungo Euskal Ekitaldiak. Bapo afaldu ondoren, 60 bat lagunek gozatu zuten Xabier Paya eta Xabier Silveiraren bertso saioaz. Beraz, ohi baino jendetsuagoa izan zen bertso-afaria. Giro ederrak lagunduta, ordu-biak arte luzatu ziren ospakizunak. Mahaian eseri aurretik, Euskararekin Txapeldun lehiaketako sariak banatu zituen Irurtzungo Aizpea Euskara Taldeak. 40 bat lagunek parte hartu du lehiaketan eta Amalia Garcia eta Nahia Cordon gailendu dira horien artean. Gabonetako saski eder bana jaso zuten.