Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Mestizajea pil-pilean dagoen garaian, kontzertu berezia iragarri du Irurtzungo Kultura Zerbitzuak: euskal eta kubatar musikek bat eginen dute Oskar Estanga eta Duo Jaderen eskutik. Oskar Estangak ez du aurkezpenik behar gurean; ibilbide luzea egin du euskal musika munduan. Duo Jade bikotea, berriz, kubatarra da, baina Euskal Herrian barna dabil azken aldian. Pirritx eta Porrotx pailazo handien azken diskoan agerraldia egin zuten eta, orduz gero, kubatar musika lau haizetara zabaltzeari ekin diote. Bidaia horretan, bigarren aldiz iritsiko dira Sakanara. Iturmendin izan ziren udazkenean eta gaur Irurtzunen eskainiko dituzte kubatar doinu tradizionalak.