AHTri eza liburuan

Guaixe 2009ko abenduaren 24a

Irurtzungo Pikuxar euskal txokoak TAV las razones del NO liburuaren aurkezpena hartuko du datorren asteartean. Txalaparta argitaletxeak argitaratutako liburuaren egileetako bat izanen da aurkezpenean: Luis Iriarte. Harekin batera, aurkezpenean izanen da Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta  liburuaren koordinatzaile Josu Larrinaga. "2006. urteko udazkenean eman zioten hasiera euskal Y deitutakoari. (...) Oraindik ere euskal jendartean dagoen informazio eza kezkagarria da. Honako lan herrikoiak egitasmo suntsitzaile horren birplanteaketa eta atzerapena eskatzeko arrazoi eta argudioak eskaintzea du helburu" dio liburuaren aurkezpenak.