Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Cartagenan jokatu zuen MRA Navarra Xotak, Reale Cartagena taldearen kontra. Ongi jokatu zuten bi taldeek. Etxekoak izan ziren aurreratu zirenak, baina partida bukaerarako lau minutu falta zirela berdintzea lortu zuen Irurtzungo taldeak. Berdinketari ongi eutsi zioten irurtzundarrek, baina partida bukatzeko bi segundo eskas falta zirenean Cartagenak bigarren eta garaipenaren gola sartzea lortu zuen, Irurtzungo taldea jota utzita. Imanol Arregi entrenatzailea triste zegoen emaitzarekin. "Guri bigarren gola sartu baino lehen lau aukera garbi izan ditugu baina ez dugu asmatu. Azkenean horrela galtzea ez da justua izan" zioen, jota. Otsailera arte geldirikOhorezko mailako liderra Inter Movistar taldea da, 39 punturekin. MRA Navarra 13.a da, 14 punturekin. Gaur Bartzelonan jokatuko du MRAk, laugarrena den Barcelona taldearen kontra, 18:30ean. Ea zer moduz doakien. Partida hori jokatu eta gero Ohorezko Mailako ligak atsedenaldia izango du otsailaren lehendabiziko asteburura arte. Konpetizio erritmoari eusteko lagunarteko partidak jokatuko ditu MRAk.