Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzun Pilota Kluba bikain dabilela ez dago zalantzarik. Egindako lanak bere fruitua du eta orain fruitu horiek jasotzen ari dira klubean. Eta a ze fruituak. Asteburuan Nafarroako Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren Iruñean eta bi txapela inportanteenak Irurtzunera etorri ziren. Irurtzungoak txapeldunak lehen mailanLehen mailako buruz buruko finalean Xuban Armendarizek (Irurtzun) Lemouneau (Gure Txokoa) izan zuen arerio. Partida gogorra izan zen, 41 minututakoa. Irurtzungoa indartsu hasi zen eta 13-2 aurreratzea lortu zuen. Baina Gure Txokoakoak ez zuen etsi eta 15-12 gerturatzea lortu zuen. Hortik aurrera Xubanek sakea berreskuratu eta garaipena eman zioten hiru tantoak egin zituen segidan. 18-12 irababazita, txapelda jantzi zuen Irurtzun taldekoak. Eta lehen mailako binakako finalean Joseba Ollok eta Aitor Etxeberriak (Irurtzun) partida borobila jokatu zuten Kortabarria eta Tabarren kontra (Huarte). Hasieran Iruñerrikoak aurreratu ziren baina sakandarrek azkar asko erantzun zuten eta hamarrera berdintzera lortu zuten. Hortik aurrera, eta nahiz eta tantoak lehiatuak izan, Irurtzungo bikotearen aldera jotzen zuten. Bukaeran 22-14 irabazi zuten Ollok eta Etxeberriak, merezitako txapela jantziz. Altsasukoak txapeldunordeak bigarren mailanBigarren mailako eskuzko modalitateko finalean, binakakoan, Buruzgain taldeko Flores eta Keraltek 22-19 irabazi zieten Altsasu taldeko Iturriotz eta Mendinuetari. Eta buruz buruko finalean Buruzgaingo Arbizuk 18-7 hartu zuen menpean Altsasu taldeko Iraola. Altsasukoak txapeldunordeak izan ziren denboraldi ona burutu eta gero.