Golegilea fitxatu du MRA Navarrak

Guaixe 2009ko abenduaren 29a

Ligako lehen itzulian gol falta nabaria izan du Imanol Arregiren taldeak eta horrek jaitsiera postuetatik gertu egotea ekarri dio. Hori zuzendu nahian MRA Navarrak Willian Alves Moraes jokalari brasildarra fitxatu du. Hegaleko pibot postuan jotzen du. Duela bi urteko Brasilgo ligan golegile onena izan zen, 31 sareratze lortuta. Egun Errusiako ligan ari zen, baina kontratua bukatu eta irurtzundarren eskaintza onartu du. Willian ilbeltzaren 4an ezagutuko ditu bere taldekide berriak, MRA Navarra orduan bueltatzen baita entrenamenduetara. Lehiaketari, ordea, otsailaren 5ean berrekingo diote. Bitarte horretan Irurtzungo taldeak gutxienez lagun arteko hiru partida jokatuko ditu: ilbeltzaren 16an, Iruñean, Arcenbasa Zaragozaren kontra jokatuko du eta, ilbeltzaren 30ean Zaragozara bisita bueltatuko du MRA Navarrak. Ilbeltzean, zehaztu gabeko datan, Zaragaozan, Sala 10 taldearen kontra ariko dira Arregiren gizonak.Asier Zabalaren II. oroimenezko torneoaIruñeko Donibane kirol elkartean gazte mailako torneoa jokatzen ari da. Parte-hartzaileen artean Xota dago. Irurtzungo taldeak final zortzirenetan 5 eta 3 irabazi zion Lauburu taldeari. Gaur, 17:00etan, final erdietan Xota eta Gazte Berriak taldeak neurtuko dira.